
"Ezin dugu mundua eraiki pertsona edo herri batzuen kaltetan"
Loreto Lopez eta Katya Reimberg emakume migranteak dira; Ibis Ugarte, berriz, hemen jaiotako emakume arrazializatua. Hainbat zapalkuntzak zeharkatzen dizkiete bizitzak, eta borroka berak batzen ditu hirurak: feminismoak. Hizpide izan dute zer diskriminazio pairatzen dituzten, beraien pribilegioak berrikusi dituzte, eta aniztasunaren balioa nabarmendu dute.

Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua, Donostian
Martxoaren 8an manifestazioa egingo du Donostiako Asanblada Feministak. Emakumeen Etxeak, auzoetako asanblada feministek eta neska* gazteek jarduera ugari antolatu dituzte.