Haurtxoko eta gaztelekuetako langileek 'Mannequin Challenge' baten bidez salatu dute 100 egun daramatzatela langabezian
Donostiako udal haurtxoko eta gaztelekuek itxita jarraitzen dute, eta gaur, hilaren 9an, 100 egun bete dira langileek lan egiten hasi behar zirenetik. Horregatik, euren egoera eta hiriko haur eta gazteak zerbitzurik jasotzen ari ez direla salatzeko, Mannequin Challenge bat egin dute Bulebarrean.
Hainbat langile, haur eta nerabe kioskoan elkartu dira euren egoera salatzen zuten pankarta eta kartelekin, eta Mannequin Challenge-a eta protesta zaratatsua egin dute. Hedabide honek haurtxoko eta gaztelekuetako langileekin hitz egin zuen mobilizatzen hasi zirenean, euren egoeraren berri emateko, eta udalaren jarrera salatu zuten, besteak beste.
Jarraian, gaurko protestako irudi bilduma eta bideoa: