'Kutsidazu bidea Ixabel' antzezlana Donostiara itzuliko da
Abenduaren 11n eta 12an eskainiko dute, 19:00etan hasita, Victoria Eugenia antzokian. (Argazkia: Demode produkzioak) Kutsidazu bidea Ixabel antzezlana eta filma ezagunak dira Euskal Herri osoan, eta orain, musikalarekin ekarriko dute obra Donostiara. Abenduaren 11n eta 12an eskainiko dute, 19:00etan hasita, Victoria Eugenia antzokian. Musikalean Juan Martin donostiar gaztea ikusi ahalko dugu: euskara maila hobetzera baserri batean bizitzera joango da. Han, hizkuntza-arazoei aurre egin beharko die eta landa-ingurunean egokitu beharko da, eta musikaren bidez komunikatuko da ingurunearekin.


