Saharako herriaren alde mobilizatu dira Egian
Sahararen aldeko hainbat elkartek deituta, herritar ugari Tabakaleraren aurrean elkarretaratu ziren atzo, hilaren 10ean, Saharako herriari elkartasuna adierazteko. Giza Eskubideen Egunaren harira egin zuten mobilizazioa, eta abenduaren 20rako deitu duten manifestazioko kartelak banatu zituzten herritarren artean.
Izan ere, hori zen elkarretaratzearen helburu nagusia: bi aste barru egingo duten manifestazioaren deialdia “Gipuzkoa osora” zabaltzea, ahalik eta herritar gehien mobilizatu daitezen “saharar herriaren alde eta marokoar okupazioaren aurka”. Hilaren 20ko manifestazioa 12:00etan aterako da Alderdi Ederretik.