Bageraren abenduko zine forumeko saioa ostegunean izango da
Ostegunean, hilaren 17an, Bagera Elkarteak antolatutako zine forum saioa izango da Lugaritz Kultur Etxean, 17:00etan. Michel Oceloten Dilili à Paris filma proiektatuko dute, jatorrizko hizkuntzan —frantsesa— euskarazko azpidaitzekin. Filmak 95 minutuko iraupena du, eta 2018koa bada ere, 1910eko hamarkadan girotuta dago, Belle Epoque garaiko Parisen, hain zuzen ere. Dilili izeneko neskatoa da protagonista, Kaledonia Berrikoa. Bere lagun banatzailearen laguntzaz, hirian gertatzen ari diren hainbat neskatoren bahiketa misteriotsuak ikertuko ditu. Filmak, besteak beste, arrazakeria, feminismoa eta identitatea ditu hizpide.
Saioa Ander Gisasolak dinamizatuko du.