23 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Hiriko intzidentzia metatua 325,9koa da; duela bi egun, berriz, 336,91koa zen. Bestela esanda, egunetik egunera, gero eta kutsatzen gutxiago daude.

Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, atzo 23 koronabirus kasu zenbatu zituzten Donostian. Hiriko intzidentzia metatua gero eta txikiagoa da: atzo 325ekoa zen; duela bi egun, berriz, 336,91koa.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuaren beheranzko joera osasun eremu gehienetan ikusi da; Intxaurrondon, beste behin, gora egin du. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Intxaurrondo: 416,63
- Bidebieta: 386,69
- Amara Berri: 344,42
- Ondarreta: 337,69
- Loiola: 322,72
- Gros: 298,64
- Parte Zaharra: 260,89
- Amara-Erdialdea: 253,35
- Altza-Roteta: 269,53
- Egia: 267,74
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 4
- Gros: 4
- Bidebieta: 4
- Ondarreta: 2
- Intxaurrondo: 3
- Altza-Roteta: 2
- Egia: 1
- Parte Zaharra: 1
- Loiola: 1
- Amara-Erdialdea: 0