Askatu dituzte atzo Parte Zaharrean atxilotutako bi gazteak, baina karguekin

“Poliziaren jokabidea” salatzeko atzo egin zuten manifestazioa amaitzean atxilotu zituzten bi gazteak kalean dira. Hala ere, karguak ezarri dizkiete “desordena publikoa” egotzita. Hala ere, bi pertsona horiek ez zuten istiluetan parte hartu. Larunbatean atxilotutako pertsona igandean askatu zuten.
Atzoko manifestazioan 400 pertsona inguru bildu ziren, eta lasaia izan zen. Hala ere, manifestazioa bukatzean, Ertzaintza Narrika kalean azaldu zen eta istiluak izan ziren: bi gazte atxilotu zituzten.
Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren arabera, “gazte-kriminalizazioaren beste adibide bat” da gertatutakoa. “Atzoko gertaerek berresten dute poliziak duen inpunitatea”, gehitu dute gazte asanbladakoek.
Larunbateko eta atzoko gertaeren nondik norakoak albiste batean bildu ditugu.