Bi adingabe atxilotu dituzte, horietako baten ama hiltzen saiatzeagatik

16 eta 17 urteko bi gazte donostiar atxilotu ditu Ertzaintzak, horietako baten ama hiltzen saiatzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, “etxeko indarkeria” kasu bat izan da, eta Egia auzoan gertatu zen. Erasotako emakumea zauri larriak zituen jasotako labankaden ondorioz, baina ospitalera eraman eta gero, bizitza ez du arriskuan.