'Esnatu naiz' kabareta eta haurrentzako bi antzerki izango dira Añorgan Gabonetan

Añorgako gabonetako egitarauan hiru emanaldi izango dira. Abenduaren 26an, Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta izango da Antxon Aiestaran Kultur Etxean. Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak antolatu du eta 19:00etan hasiko da. Haurrentzat, berriz, bi emanaldi egingo dituzte Gabonak zuretzat programaren barruan, Añorgatxikitarrak, Gorgain Amassorraingo guraso elkarteak eta Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak antolatuta. Abenduaren 29an Tomaxen abenturak: Adi grabatzen ekin! izeneko antzerkia izango da, 17:00etan, Amassorrain Ikastolan, doan. Ikuskizun horretara joateko, aldez aurretik izena eman beharko da lotura honen bidez, abenduaren 22a baino lehen, plaza mugatuak izango baitira. Urtarrilaren 3an, Ehiztari ehizatua antzerkia ikusi ahalko da Antxon Aiestaran kultur etxean, 17:00etan. Sarrerak anorgatxikitarrak@gmail.com helbidean eskuratu ahalko dira.