Gizarte zerbitzuetarako erabiliko dute Uba aterpetxea

Egiako Uba aterpetxea gizarte zerbitzuetarako erabiliko du Donostiako Udalak. Uda aurretik egin zuen, eta neguaren atarian ere gauza bera egingo du. Donostiako Sustapena da aterpetxearen kudeatzailea, eta esparruak erabiltzeko doako lagapena onartu dute.
Udalak hirian dituen beste baliabideek ez dituzte behar guztiak betetzen, pandemiak ezarritako neurriengatik. Behar horiek asebetetzeko Uba aterpetxea erabiliko dute.
Eraikinak 44 logela ditu, horietako hainbat egokituak direlarik. Guztira 196 leku eskaintzen dira, 4 solairu eta 3.178 metrotatako zabalera erabilgarrian zehar. Bestetik, Wifi zerbitzua, garbitegia, sukaldea, parking-a, kirola praktikatzeko zonalde txiki bat eta atsedenerako eta aisialdirako gune erakusgarria laugarren solairuan eskaintzen zaie erabiltzaileei.