Laneko heriotzak salatzeko mobilizazioa egingo dute sindikatuek

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek laneko heriotzak salatzeko mobilizazioa egingo dute abenduaren 18an, 11:00etan, Andia kaleko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.
Gaur garraiolari bat hil da A-15ean, Andoainen. LAB sindikatuak adierazi duenez, 2020an 68 langile hil dira lanean Euskal Herrian, eta horietatik hamahiru garraiolariak izan dira.