Lore eta landare azoka egingo dute asteburuan
Gabonak heltzear dira, eta loreak eta landareak ohiko opariak izaten dira etxe askotan; horregatik, lore eta landare zaleek hitzordua dute asteburuan Donostian. Hain zuzen, Gabonetako lore eta landare azoka berezia egingo dute igandean, hilaren 20an, Bulebarrean, 10:00etatik 14:00etara. Kioskoaren ondoan izango da, eta askotariko loreak eta landareak izango dira eskuragarri.