26 koronabirus kasu positibo berri Donostian
Hiriko intzidentzia metatuak nabarmen egin du behera: 285,16koa da. Auzo guztietan ere behera egin du.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, atzo 26 koronabirus kasu zenbatu zituzten Donostian, eta hiriko intzidentzia metatua 285,16koa da. Duela bi egun, 320,39koa zen eta duela hiru 325,9koa. Alegia, intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du, eta atzoko datuei erreparatuz gero, nabarmen egin du behera.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuaren beheranzko joera osasun guztietan ikusi da; Altzak izan du beherakada baxuena. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Bidebieta: 359,07
- Intxaurrondo: 355,87
- Gros: 308,70
- Altza-Roteta: 284,78
- Amara Berri: 281,79
- Loiola: 280,62
- Egia: 261,04
- Parte Zaharra: 217,41
- Amara-Erdialdea: 211,12
- Ondarreta: 206,97
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Altza-Roteta: 7
- Gros: 5
- Amara Berri: 5
- Egia: 2
- Ondarreta: 2
- Parte Zaharra: 2
- Intxaurrondo: 2
- Bidebieta: 1
- Amara-Erdialdea: 0
- Loiola: 0