Sindikatuek elkarretaratzea egingo dute bihar, "kartzela-politika aldatzea exijitzeko"
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek bat egin dute Sarerekin, eta elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:00etan, Alderdi Ederren. “Kartzela-politika aldatzeko” eskatuko dute.
Bestetik, Sarek antolatuta, abenduaren 26an kalejira egingo dute 11:00etan Martuteneko kartzelatik Loiolako plazara, COVID-19a + urruntzea = umezurtz lelopean.
Gainera, Ibaetako Ikasgelategiaren azpian elkarretaratzea egin dute gaur, Ikasleok ere bidea gara lelopean.