'Uraren zauriak': Egiako parkeko erakusketa berria
Juan Varela, Trinidad Irisarri eta Iraida Cano artisten lanak bilduko ditu erakusketak. (Argazkia: Cristina Enea Fundazioa) Erakusketa berria egongo da Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean bihartik aurrera: Uraren zauriak. Juan Varela, Trinidad Irisarri eta Iraida Cano artisten lanak bilduko ditu lehen aldiz Donostian, 2021eko martxora arte egongo da ikusgai. Bihar 15:00etan erakusketaren egileak bertan izango dira, “beren lanen xehetasunak emateko prest”.


