36 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian
Hiriko intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du. Une honetan, 278koa da, eta duela bi egun, berriz, 285ekoa zen.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, atzo 36 koronabirus kasu zenbatu zituzten Donostian, eta hiriko intzidentzia metatua 278koa da. Duela bi egun 285,16koa zen, eta duela hiru 320,39koa. Alegia, intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak behera egin du osasun eremu gehienetan. Intxaurrondo eta Amara-Erdialdea izan dira salbuespenak. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Intxaurrondo: 381,91
- Bidebieta: 303,83
- Gros: 301,99
- Amara Berri: 273,26
- Loiola: 266,59
- Altza-Roteta: 264,44
- Parte Zaharra: 239,15
- Amara-Erdialdea: 223,19
- Ondarreta: 209,69
- Egia: 207,5
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 9
- Ondarreta: 7
Parte Zaharra: 6 - Amara-Erdialdea: 4
- Gros: 4
- Intxaurrondo: 4
- Altza-Roteta: 1
- Egia: 1
- Bidebieta: 0
- Loiola: 0