Anoetak arkitektura eta diseinu sari garrantzitsuenetarikoa irabazi du
Anoetak Prix Versailles 2020 saria irabazi du kirol-instalazioen modalitatean. Arkitektura eta diseinu munduko sari ospetsu honetan, beste bostestadiorekin lehiatu du: Al Maktoum Stadium (Dubai), Tottenham Hotspur Stadium (Londres), Puskas Arena (Budapest), Papua Bangkit Stadium (Indonesia) eta VTB Arena Dynamo (Mosku). Hautaketa irizpideak izan dira, besteak beste, berrikuntza, sormena, tokiko ondarearen isla eta energia-eraginkortasuna. Epaimahaia hainbat arkitekto garrantzitsuk, hiru izarreko sukaldariek, eta kultura eta arte munduko hainbat eragilek osatu dute.
Izaskun Larzabal arkitektura estudioak diseinatu zuen estadioa, zaharra birmoldatuz eta atletismoko pistak kenduz.