Dabadaba aretoak 'brunch' musikatua antolatu du astebururako
Egiako Dabadaba musika aretoak kultur proposamen berri bat prestatu du astebururako: brunch musikatua. Goizean zehar egingo duten musika emanaldia da, ikusleek otordua egiten duten bitartean. Hain zuzen, lehenengo brunch musikatua igandean, hilaren 20an, izango da, 11:30etik 14:30era, eta Telmo Trenor DJ-ak jarriko du musika.
Janariari dagokionez, menu finkoa zukua; kafea, tea edo txokolatea eta madalena edo ogia tomatearekin izango da. Ondoren, hainbat aukera gazi eta gozo izango dira aukeran, bakoitzetik bat aukeratzeko. Bi, hiru edo lau pertsonako mahaiak erreserbatu daitezke Dabadabaren webgunean, pertsonako hamabost euroren truk. Janariaren eskaintza osoa ere aretoaren webgunean kontsultatu daiteke.