ELAk Inditexen aurkako kalejira aldarrikatzailea egingo du astelehenean
ELA sindikatuak Inditex enpresaren langileek pairatzen duten prekarietatea salatzeko kalejira aldarrikatzailea antolatu du astelehenerako, hilaren 21erako. Inditexen, gure bizitza eta lan baldintzak, zerria bezala, zozketan lelopean egingo dute kalejira, San Martin merkataritza gunetik, Inditexen Zara saltoki handia dagoen tokitik abiatuta.
ELAk Inditexen langileen aldeko mobilizazio gehiago egin ditu azkenaldian Donostian. Esaterako, azaroan hainbat elkarretaratze egin zituzten Erdialdeko Stradivarius arropa dendako –Inditexen jabetzakoa– langileek, euren lan baldintzak salatzeko, Inditexen digitalizazio prozesua dela eta, lanpostuak galtzeko arriskuan daudelako.