Ibaeta Basketek etxean hasiko du ligako bigarren buelta
Erreginaren koparako txartela lortu ostean, Ibaeta Basketek etxean hasiko du ligako bigarren buelta, Bembibreren kontra. Partidan estreinatuko da Becca Hittner, Julia Gladkovaren ordez iritsi den hegalekoa. Joaneko partidan garaipena eraman zuen Azu Muguruzaren taldeak.
Gipuzkoa Basketek ere etxean jokatuko du, eta Gran Canaria izango du aurkari. Hainbat partidatako bolada txarra hautsi zuen joan den asteburuan Marcelo Nicolaren taldeak, Andorraren kontra irabazi ostean. Ligan azkena izaten jarraitzen du, eta Gran Canaria hamaseigarren postuan dago.
Futbolean, bi taldeek Valentziako taldeen kontra jokatuko dute. Imanol Alguacilen mutilek Levante izango dute aurrean, Bartzelonaren kontrako porrotaren ostean. Natalia Arroyoren neskek, berriz, Valentzia hartuko dute Zubietan, Sevillaren kontra berdindu ostean.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko mutilek jokatuko dute soilik, Barçaren kontra. Bartzelonakoek donostiarrek baina bi partida gutxiago jokatu dituzte, eta ligan hirugarren dira.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
Ibaeta Basket – Bembibre (Larunbata, 18:00)
ACB liga, 15. jardunaldia
Gipuzkoa Basket – Gran Canaria
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
Reala – Valentzia (Larunbata, 14:00)
Gizonezkoen lehen maila, 14. jardunaldia
Levante – Reala (Larunbata, 18:30)
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
Barça Hockey Gel – Txuri Urdin (Larunbata, 14:30)