32 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian
Intzidentzia metatuak behera egin badu ere, oso gutxi jaitsi da igandetik atzora. Igandean 237,27koa zen. Atzo, berriz, 234, 51koa.

Donostian, 32 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, eta intzidentzia metatua 234,51koa da, eta igandean, duela bi egun, 237,27koa zen. Beraz, beheranzko joerarekin jarraitzen badu ere, jaitsiera ez da oso nabarmena izan. Ostegunean, zifra hori 278koa zen.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Sei osasun eremutan intzidentzia metatuak behera egin du; Intxaurrondon, Amara Berrin, Egian eta Ondarretan, berriz, gora. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Intxaurrondo: 303,79
- Altza-Roteta: 244,10
- Amara Berri: 236,25
- Bidebieta: 234,77
- Gros: 228,17
- Amara-Erdialdea: 217,16
- Egia: 214,19
- Ondarreta: 174,29
- Parte Zaharra: 173,93
- Loiola: 112,25
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 7
- Gros: 6
- Ondarreta: 4
- Intxaurrondo: 6
- Amara-Erdialdea: 2
- Altza-Roteta: 2
- Parte Zaharra: 2
- Egia: 2
- Bidebieta: 0
- Loiola: 0