Arazo larriak metroaren lanetan: zuloak eta gainkostuak
Metroak hautsak harrotu ditu aurten: irregulartasunak salatu dituzte, ur isuri handiak izan dira lur azpiko lanetan, bi zulo agertu dira Zubieta kalean eta lanen aurrekontuan gainkostu handia iragarri dute.
Konfinamendu bete-betean, oinarrizkoak ez diren jarduera guztiak gelditzeko agindu zutenean, ELA sindikatuak salatu zuen metroaren lanekin aurrera jarraitu zutela eta lan istripu bat izan zela. Ondoren, zenbait lur azpiko lanetan hainbat ur isuri gertatu ziren, eta bi lur jausi eragin dituzte lanek Zubieta kalean. Ekainean eta azaroan. Eusko Jaurlaritzak urrian iragarri zuen lanetan %50-%70eko gainkostua izango dela.
Metroa ez da abian den Donostiako azpiegitura bakarra, uztailean hasi baitzituzten Norteko tren geltokian AHTaren geltokia eraikitzeko lanak.
Albiste hau IRUTXULOKO HITZAko 2020ko urtekarian argitaratu da. Hedabideak aurtengo jazotako gertaeren errepaso bat egin du. Urtekariko artikuluak lotura honetan irakur daitezke.