Irregulartasunak Altzako kiroldegiko lanetan
Altzako kiroldegia 2021eko irailean irekitzea aurreikusten du udalak, baina urte hasiera zaila izan zen kiroldegiarentzat. Obra publikoa bi enpresa handiri esleitu zien udalak, Accionari eta Altuna y Uriari, oso prezio baxuan. Hauek, eraikuntzako lan gehiena azpikontratatzea erabaki zuten. Azpikontratatutako enpresek, ordea, langileak legez kanpo izan zituzten lan egiten: dokumentu faltsutuekin astean 50 ordu baino gehiago lan eginez eta 1.000 euro inguruko soldatak jasoaz.
Albiste hau IRUTXULOKO HITZAko 2020ko urtekarian argitaratu da. Hedabideak aurtengo jazotako gertaeren errepaso bat egin du. Urtekariko artikuluak lotura honetan irakur daitezke.