Koronabirusak ez du lan gatazkekin bukatu
Pandemiarekin ez dira lan gatazkak bukatu, eta, kasu askotan, areagotu egin dira. Donostian, haurtxokoteako, gaztelekuetako eta Etxarriene zentroko langileek 100 egun baino gehiago daramatzate udalak haurtxokoak eta gaztelekuak irekitzeko zain, langabezian. Udalak iragarri du urtarrilaren 16an zabalduko dituztela. Sorosleek, aldiz, udalak sinatutako akordioa betetzen ez zuela salatu zuten, eta udan egunero protesta egiten aritu ziren Zurriolako hondartzan.
Sektore zaurgarrienak atera dira kalera
Koronabirusak lehendik zaurgarriak ziren sektore batzuen egoerak okerrera egitea eragin du, baita beste sektore batzuen zaurgarritasuna areagotu ere; esaterako ostalaritzarena. Horregatik, erresidentzietako langileak –konfinamendua ezarri aurretik, zetorrena ikusita, egiten ari ziren greba atzeratzea erabaki zuten–, pentsiodunak eta ostalariak izan dira konfinamenduaren ondorengo mobilizazio jendetsuenak egin dituztenak.
Albiste hau IRUTXULOKO HITZAko 2020ko urtekarian argitaratu da. Hedabideak aurtengo jazotako gertaeren errepaso bat egin du. Urtekariko artikuluak lotura honetan irakur daitezke.