Tradizioa garai berrietara egokitu dute
Aitor ikastolak eman du aldaketarako pausoa: 2020 haur danborradaren desfileak ez du Easo Ederraren ezta Ohorezko Damen pertsonaiarik izan. Egiako ikastolari zegokion pertsonaia horiek bere gain hartzea, baina parekidetasunaren aldeko apustua egin zuen, eta kentzea erabaki zuen. Horrela, 1927an estreinakoz atera zen Easo Ederraren figura ez erabiltzea adostu zuten. Jatorrian lehiaketa bat egiten zen hiriko neska ederrena aukeratzeko, eta hau izaten zen hiriko festa guztien erregina.
Beste albiste garrantzitsu bat: lehen aldiz, Urrezko Danborrak emakumeen kirolarien lana aitortu zuen. Realeko nesken urtea izan baitzen 2019a: futbol taldekoak Kopa irabazteagatik izan ziren sarituak, eta belar hockeykoak Europako finala jokatzeagatik. Futbol taldeko Nahikari Garciak eta hockey taldeko Nereba Belzunegik jaso zuten. Aipatzekoa da Tomas Hernandez Mendizabal artistak Iñigo Aristegi eskultoreari pasa ziola urrezko danborraren diseinuaren lekukoa, 50 urteren ondoren.