Gabon egunetik 80 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian
Intzidentzia metatua 203,14koa da, eta abenduaren 23an 229,56koa zen. Beraz, beheranzko joerarekin jarraitzen du intzidentzia metatuak.
Donostian, abenduaren 24tik atzo arte 80 koronabirus kasu atzeman dituzte, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez: 30 kasu abenduaren 24ean, 15 kasu 25ean, 12 kasu 26an, eta 23 kasu atzo. Intzidentzia metatua 203,14koa da, eta abenduaren 23an, duela bost egun, 229,56koa zen. Beraz, beheranzko joerarekin jarraitzen du intzidentzia metatuak.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Zazpi osasun eremutan intzidentzia metatuak behera egin du; Intxaurrondon, Parte Zaharrean eta Loiolan, berriz, gora. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Intxaurrondo: 312,47
- Gros: 241,59
- Amara Berri: 213,48
- Parte Zaharra: 202,91
- Egia: 187,42
- Altza-Roteta: 162,73
- Amara-Erdialdea: 156,83
- Bidebieta: 138,10
- Ondarreta: 125,27
- Loiola: 84,19
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 5
- Ondarreta: 4
- Parte Zaharra: 4
- Amara-Erdialdea: 3
- Egia: 2
- Gros: 2
- Intxaurrondo: 1
- Altza-Roteta: 1
- Bidebieta: 0
- Loiola: 0