20 koronabirus kasu positibo berri Donostian
Intzidentzia metatua 201,48ekoa da. Herenegun 203,14koa zen, eta beraz, intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen badu ere, jaitsiera apala izan du.
Donostian, 20 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez. Intzidentzia metatua 201,48ekoa da. Herenegun 203,14koa zen, eta beraz, intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen badu ere, jaitsiera apala izan du.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du Loiolan, Ondarretan, Amara-Erdialdean, Egian eta Amara Berrin. Parte Zaharrean berdin mantendu da, eta gainerako osasun eremuetan behera egin du. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Intxaurrondo: 286,43
- Gros: 231,53
- Amara Berri: 219,17
- Parte Zaharra: 202,91
- Egia: 194,11
- Amara-Erdialdea: 162,87
- Altza-Roteta: 157,65
- Ondarreta: 133,44
- Loiola: 112,25
- Bidebieta: 82,86
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 6
- Ondarreta: 5
- Loiola: 3
- Egia: 2
- Altza-Roteta: 1
- Parte Zaharra: 1
- Amara-Erdialdea: 1
- Gros: 1
- Intxaurrondo: 0
- Bidebieta: 0