85 milioi euroko kostua izango dute metroko lanek: %62 gehiago
Euskal Trenbide Sareak jakinarazi duenez, Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo tarteko eraikuntza proiektuaren bigarren faseko lizitazioa onartu dute. Proiektuak 50,9 milioi euroko oinarrizko prezioa eta 40 hilabeteko epea ditu. Orain arte egindako lanek 35,3 milioi euroko kostua izan dute, eta ondorioz, metroaren lanen kostu osoa 85 milioi eurokoa izango da, aurreikusitako kostua baino %62 gehiago.
Metroko lanen geldialdia eta lizitazio berria Zubieta kaleko zuloa eta Morlanseko harri iragazkorraren ondorioa dela azaldu du ETSak.
Proiektu berriak Kontxako hondartzaren eta Easo plazaren ingurua lotzen dituen tunelaren 400 metro inguruko hondeaketa hartzen du barne, baita Erdialdea-Kontxan eraikiko den geltokiko haitzuloa eta haren sarbideak eta aireztapenak ere.