30 koronabirus kasu positibo berri Donostian
Intzidentzia metatua 193,78koa da, eta beheranzko joerarekin jarraitzen du. Intxaurrondon eta Amara Berrin dago intzidentzia metatu altuena, eta Bidebietan baxuena.
Donostian, 30 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez. Intzidentzia metatua 193,78koa da. Atzo 201,48ekoa zen, eta herenegun 203,14koa. Beraz, intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du Amara Berrin, eta Intxaurrondon, Ondarretan eta Bidebietan berdin mantendu da. Gainerako osasun eremuetan behera egin du. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Intxaurrondo: 286,43
- Amara Berri: 236,25
- Gros: 201,33
- Parte Zaharra: 195,67
- Egia: 187,42
- Amara-Erdialdea: 156,83
- Ondarreta: 133,44
- Altza-Roteta: 116,97
- Loiola: 112,25
- Bidebieta: 82,86
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 10
- Gros: 9
- Egia: 3
- Ondarreta: 3
- Parte Zaharra: 2
- Loiola: 1
- Altza-Roteta: 1
- Amara-Erdialdea: 1
- Intxaurrondo: 1
- Bidebieta: 0