Txistu hotsak eta bandera igoera bereziak izan dira Antiguan

Gauerdia gertu zen, eta Matia kaleko bizilagunak balkoi eta leihoetan zeuden, danborra jotzeko prest. Giro ederra ezohiko San Sebastian bezperan. Hamabiak jo orduko, Donostiako martxa abesten eta jotzen hasi ziren, eta ez-jaiaren hasierak ospatuz amaitu zuten. Baina orduan sorpresa bat iritsi zen: txistuaren eta atabalaren laguntzaz, sukaldariz jantzitako bizilagun bat ‘Gau ibilera’ jotzen hasi zen. Hasieran, bizilagunak isilik geratu baziren ere, ondoren txaloka, danborraren laguntzarekin, edo abestuz lagundu zuten:
Ondoren, Matia kaleko txistulariak Iriyarena eta Tatiago pieza eskaini zizkien bizilagunei. Hemen lehenengoa:
Handik gertu, gauerdian ere, Istingorra kaleko bizilagun batzuek bandera igoera propioa egin zuten, danbor nagusi eta guzti. Hango bizilagun batek hedabide honi kontatu dionez, udaletxeak emandako bandera bat hartuta, etxeetan erabiltzen diren eskailera bat eta erratz makila baliatu zuten bandera zintzilikatzeko etxe ondoko patioan. Horrekin batera, musika dorrea sukaldeko leihotik patiora begira jarri zuten, besteak beste, konfinamenduan, Aberri Egunean, egin bezala. Hamabiak jo orduko, martxa jotzen hasi ziren eta egiten ari zirena ikusita, hainbat bizilagun batu zitzaizkien leihoetatik. Are gehiago, 12 urteko bizilagun bat korrika jaitsi eta festara batu zen:
Danborrada horrela ospatu degu Istingorran. Gora Donostia eta gora kaxkarinak!@irutxulo #AurtenEreBagera pic.twitter.com/rkAljeawog
— ubayon001 (@ubayon001) January 20, 2021
Dena den, musika ez da soilik gauerdi inguruan entzun. Goizean, etxeratze agindua bukatu eta ordubetera, talde bat elkartu da Erregezaintza kalean ‘Diana’ jotzeko. Izan ere, ordu horretan atera ohi da auzoko gazte danborrada:
Balkoi eta leihoetan, irudi politik ez zen falta. Hala jaso zituen Joseba Parron San Sebastian argazkilariak: