Etxebizitza blokeak erosi, alokairuen prezioak garestitu eta, ordaindu ezean, etxetik bota: hala funtzionatzen dute putre funtsek. Horietako baten biktima da Iñaki Setien Ezkioga, Ategorrieta hiribideko 43. zenbakiko bizilaguna. Hiriak etxebizitzaren auzian duen arazo hau oso presente egon da 2021ean ere, eta arazoa ikustarazteko lanean dihardu Setienek.
Kontxako Bandera, Euskotren liga eta Euskadiko zein Gipuzkoako traineru txapelketak irabazi ditu aurten Donostia Arraun Lagunakek. Urtetan egindako lanaren emaitza dela uste du klubeko presidente Itziar Egurenek. Datorren urteari begira lanean hasita daude.
Pasa den urtean hasi ziren afariak banatzen, eta, gaur egun, 100 bat etxegaberentzako afariak banatzen ari dira egunero, Parte Zaharreko Konstituzio plazan eta Egiako Blas de Otero plazan.
Koronabirusak hordagoa bota dio gizarte osoari, eta horri erantzuten pasa ditu azken hilabeteak Maria Moreno Santa Catalinak: Illunbeko txertodromoko hiru gainbegiraleetako bat izan zen, eta egun berak bakarrik gainbegiratzen du Atano III.eko txertodromoa.
Egiako Dabadaba aretoak oztopo askori aurre egin dio 2021ean. Hiriko kultur eskaintza aberastu ahal izateko, COVID-19aren ondorioz ezarritako neurri guztietara egokitu dira. Alex Lopez arduraduna pozik dago egin duten lanarekin, baina kezkatuta etorkizunarekin.