Bidebietako kultur etxearen aldeko kanpaina sustatzeko dirua biltzen ari dira
![Bidebieta_parkea](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2021/02/bidebieta_parkea.jpg)
Bidebietan ez dago kultur etxerik, eta bizilagunek aspalditik salatzen dute auzo bizitzari kalte egiten diola horrek. Horregatik, Bidebieta-La Paz bizilagun taldeak eta Auzokide auzo elkarteak kanpaina bat garatuko dute aurten, udalari auzoan kultur etxe bat egin dezala eskatzeko. Egitasmoa behar bezala sustatzeko, ordea, dirua behar dute, eta diru bilketa bat abiatu dute Facebook sare sozialean.
Izan ere, “kanpaina handi bat” egin nahi dute: sinadura bilketa handi bat eginez eta auzotik kartel ugari jarriz, auzoak kultur etxe bat behar duela aldarrikatzeko. Horretarako, ordea, dirua behar dutela azaldu dute sare sozialetan. 500 euro lortzeko helburua jarri dute, eta ekarpenak egiteko epea 25 egun barru itxiko dute; bakoitzak nahi duen diru kopurua jarri dezake.