Gipuzkoako zortzi emakume omentzeko erakusketa ikusgai aldundiko arkupeetan
![aldundiko erakusketa m8](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2021/03/dsc_0472-1200x801.jpg)
Martxoaren 8a, zortzi emakume eta zortzi egun. Horrela egin nahi izan die Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia emakumeei haien nazioarteko egunean. Enpresariak, politikariak eta artistak daude, besteak beste, zortzi hauen artean, eta biografia labur bat dago bakoitzaren argazkiaren eta izenaren ondoan. Goizez eta arratsaldez egongo da erakusketa ikusgai, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkupean.
Emakume hauek omendu dituzte erakusketarekin: Elbira Zipitria irakaslea eta ikastolen aitzindaria, Esther Ferrer artista, Catalina de Erauso Perez de Galarraga esploratzaile eta militarra, Ana Belen Juaristi Urdangarin enpresaburua, Lourdes Iriondo Mujika kantautorea, Begoña Amunarriz Olano politikaria, Carmen Adarraga Elizaran kirolaria eta Idoia Ochoa Alvarez ikertzailea.