Groseko hainbat kale moztuko dituzte 'Maixabel' filmaren grabaziorako
![maixabel](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2021/02/pelikula-1200x800.jpg)
Aieten irudi batzuk grabatu ondoren, Iciar Bollainek zuzenduriko Maixabel filmaren eszena batzuk Grosen grabatuko dituzte, bihar eta datorren astean. Hori dela eta, auzoko hainbat kaletako trafikoa moztuko dute.
Biharko mozketa Kolon pasealekuan izango da, Bermingham eta Galtzada Nagusia kaleen artean. 9:30etik 19:00etara izango da trafikoaren mozketa. Hori dela eta, Bermingham kaletik Kolon pasealekurako sarbidea itxita egongo da –nahitaez biratu edo jarraitu beharko da Zabaleta kaletik–. Zurriola hiribidetik Kolon pasealekurako sarbideak ere itxiko dira –bi noranzkoetatik sartzeko bi puntuetan–. Bestalde, zenbait aparkaleku erreserbaitu dituzte Kolon pasealekuan eta ondoko kaleetan. Ibilgailuak ezingo dira eremu horietan aparkatu 7:00etatik 20:00etara.
Hilaren 16an, berriz, Zabaleta kalean filmeko eszena bat grabatuko dute. Kasu honetan, trafikoaren eta oinezkoen mozketa puntualak egingo dira, eta aparkalekua erreserbatuko da inguruko kale batzuetan.