ARRAUNKETA OLINPIKOA ESTATUKO TXAPELKETA EMAITZAK
Asteburu honetan Legutianon jokatutako Espainiako txapelketan gure arraunlariek lan bikaina egin dute. Guztira kadete, gazte eta senior mailan 16 ontzi eraman ditugu eta 46 arraunlariek parte hartu dute.
Zilarrezko domina lortu dugu gazte mailako gizonezko 4 + ean eta brontzezko domina kadete mailako gizonezko 1X ean. Beste ontzi askok A finala jokatu dute eta guztiek txapelketa honetan bere onena eman dute. Orain atsedena hartuko dute bai arraunlariek eta entrenatzaileek , 2022. urteko denboraldia, URKIROLAK elkartearentzat oso denboraldi berezia izango dena, indar berriz eta gogo haundiz prestatzeko.
Uztailak 3. eta 4. ean Infantil eta Alebin mailako Espainiko txapelketak jokatuko dira Banyolasen. Bertara gure arraunlariak ere jongo dira eta hurrengo astean berri zehatzagoak emango dizkizuegu.
Ezina ekinez egina.