4.806,16ra igo da Donostiako intzidentzia metatua
Ostegunetik igandera, abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra, 3.976 kasu positibo atzeman dituzte Donostian. Ostegunean 860ek eman zuten positibo, ostiralean 1031k, larunbatean 1113k eta igandean 972k. Intzidentzia metatua 4.806,18koa da orain, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. Azken datuak eman zituztenean, ostegunean 3.026,47koa zen hiriko intzidentzia metatua, beraz, igo egin da.
Neurri eta gomendio orokorrak
Oro har, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gordetzeko ahalegina egin beharko da leku publikoetan, eta distantzia hori gordetzeko are ahalegin handiagoa egin beharko da barruti itxietan. Modu berean, eskuak soluzio hidroalkoholikoarekin edo ur eta xaboiarekin sarriago garbitzeko ahalegina egin beharko da. Erabilera publikoko establezimenduek eta lekuek etengabeko aireztapena bermatu beharko dute. Era berean, larrialdi egoera ezarri dute eta aisialdirako jarduerak eta dantzarako aukera eskaintzen duten lekuetan Covid ziurtagiria eskatzen ari dira. Horrez gain, Eusko Jaurlaritza espazio itxietan, gimnasioetan, ospitaleetan eta ostalaritzan ere exijitzea aztertzen ari da.
COVID ziurtagiria
Covid ziurtagiria eskatuko dute 50eko edukieratik gorako taberna eta jatetxeek eta gaueko aisialdiko guneek. Donostiako Udalak iragarri du besteak beste, kiroldegietan sartzeko beharrezkoa izango dela ziurtagiria.
Maskaren erabilera
Maskara erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitzen du erabilera publikokoa den edo publikoarentzat zabalik dagoen edozein espazio itxitan. Aire zabaleko espazioetan maskara nahitaez erabili beharko da, baldin eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe gordetzeko aukerarik ez badago, bizikide diren taldeetan izan ezik.
Edukiera
5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko aforoa % 60ekoa izango da, eta ezingo da elikagairik edo edaririk kontsumitu ekitaldietan, ez barrualdeetan ez kanpoaldeetan. Bestetik, mahai bakoitzeko gehienez 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
Ordutegiak
Merkataritza, gizarte eta kultur jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira.
Ekitaldiak
Ekitaldiak antolatzean, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideak bete beharko dira. (Hemen argitaratuko dira, datozen egunotan: www.euskadi.eus/koronabirusa).
Ekitaldiak egin bitartean, barneko eta kanpoko barrutietan ura baino ezingo da kontsumitu; beste elikagairik eta edaririk ezingo da hartu. Elikagaiak eta edariak ostalaritzako eta jatetxeetako espazioetan baino ezingo dira saldu eta kontsumitu. (Adibideak: futboleko edo beste kirol batzuetako partidak, kontzertuak