Bost konpainiak 2022ko danborradan parte hartuko ez dutela erabaki dute
Eneko Goia alkateak abenduaren 28an azaldu zuenez, Gabonak amaitu bezain laster konpainiekin elkartuko da 2022ko San Sebastian egunaren inguruan erabakiak hartzeko. Izan ere, egoera “konplikatua” dela adierazi zuen egun dauden kutsatze kopuruengatik.
Hala ere, hainbat konpainia aurreratu egin dira eta osasun egoera dela eta, aurtengo danborradan parte hartuko ez dutela adierazi dute. Guztira, bost konpainiak hartu dute erabakia: Aldapeta Ikastetxea, Catedral Centenario, Eiztari Etxea, Euskal Billera eta Peña Anastasio. Esaterako, Euskal Billerak helduen danborrada ez ospatzeko erabakia hartu du, besteak beste, danborrada 03:00etan hasten delako, elkarteak eta ostalaritza itxita dauden orduan. Izan ere, ostalaritzako neurriak urtarrilaren 28ra arte mantentzea espero da.