Hilaren 7an hartuko dute danborradari buruzko erabakia
Hilaren 10ean ziren erabaki hartzekoak, baina helduen eta haur danborraden konpainietako ordezkariek eskatuta, udala ostiralean, hilaren 7an, bilduko da beraiekin, gaiari buruz hitz egiteko. Arratsaldean bilduko dira, eta udalak aurreikusten du danborrada antolatzeko, ez antolatzeko edo beste modu batera antolatzeko erabakia egunean bertan iragartzea.
Gaur egungo egoeran, zaila dirudi danborrada bere horretan antolatu ahal izatea, koronabirusaren kutsatzeak etengabe gora egiten ari direnez, ekitaldi asko bertan behera gelditzen ari direlako leku askotan. Horregatik, hain zuzen, dagoeneko bost konpainiak iragarri dute aurten ere ez dutela danborradan parte hartuko. Aldapeta Ikastetxea, Catedral Centenario, Eiztari Etxea, Euskal-Billera eta Peña Anastasio dira konpainia horiek, hain zuzen ere.