Bagerak salatu du Frantzia pasealekuko Gabonetako argietan ez dagoela euskararen arrastorik
Bagera Euskaltzaleen Elkarteak hizkuntza eskubideen beste urraketa bat salatu du Donostian. Oraingoan, Frantzia pasealekuko Gabonetako argietan euskararen arrastorik ez dagoela kritikatu du. Hain zuzen, Ongietorri Europako Gabonetako hiriburura. Donostia da irakur daitekeen mezua, baina oso modu desberdinean: Welcome to european capital of christmas. San Sebastian. Egoerarekin haserre agertu da euskaltzaleen elkartea.