San Silvestre lasterketako bideoak ikusgai jarri dituzte
Pablo Salaberria eta Sara Alonso donostiarrak izan ziren azkarrenak abenduaren 31ko San Silvestre lasterketan. Salaberriak egin zuen probako denborarik onena (0:22:53), eta Alonsok bigarren urtez jarraian jantzi zuen txapela (0:26:24). IRUTXULOKO HITZAk elkarrizketa luze eta zabala egin zion, azken urtetan mendi lasterketetan zeresana ematen ari delako.
2.412 lasterkarik parte hartu zuten 7,7 kilometroko San Silvestrean, eta horien bideoa sareratu dute antolatzaileek. Irteerako eta helmugako irudiak lotura honetan ikus daitezke.