234.545 pertsonak bisitatu dute Donostiako Aquariuma 2021. urtean
Donostiako Aquariumak 2021. urtean izandako bisiten datuak argitaratu ditu, eta 2020ko datuekin alderatuz %54eko igoera nabaritu da. Izan ere, 234.545 pertsonek bisitatu dute, gehiengoak urteko lehen seihilekoan.
“Urte zaila eta konplexua” izan da aurtengoa, eta ezarritako osasun neurriak eragin handia izan du sektore turistiko eta kulturalean. Hala ere, Donostiako Aquariumak bere jarduera programatuarekin aurrera jarraitu du. Bisitari gehien uztailean (34.572) eta abuztuan (48.693) izan dira, bi hilabetean 83.265 bisitari izan dituztelarik.
Bisitarien artean, %50 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegokotik etorritakoa izan da. %24,75 gipuzkoarrak izan ziren , %17,30 bizkaitarrak eta %5,32 arabarrak. Espainiar Estatuko bisitariei dagokionez, Madrilgo Erkidegotik izan dira bisita gehienek: bisitari guztien %3,51a izan baitira. Atzerritarren kasuan, berriz, 62.430 pertsona izan dira bertan, eta horietatik 43.894 Frantziatik etorritakoak izan dira.
Esan bezala, Aquariumeko jarduera eta ekitaldiak mantendu dituzte. Edukiera mugatua izan duten arren, 100 ekitaldi baino gehiago egin dira Donostiako museoan 2021. urtean. Bestalde, bi erakusketa egin dira. Ekainaren amaieran inauguratu zen Uri Bong artista korearraren MAMO erakusketa, eta urrian inauguratu zen Luis María Nayak eta Jesus Crespok egindako JOAO PESSOA erakusketa.
2022 urteari begira, pandemiaren ondorioz bertan behera gelditutako ekitaldiak berreskuratzea espero dute, eta hainbat gai lantzea aurreikusten dute: jasangarritasuna, lankidetza-proiektuak EHUrekin, Elkanori buruzko erakusketa berria, arrain tropikal berriak…