Datorren astelehenean hasiko dituzte Kontxako baranda berritzeko eta espaloia zabaltzeko lanak
Datorren astelehenean, urtarrilaren 10ean, hasiko dute Kontxako pasealekuko lanen hurrengo fasea. Fase honetan, barandaren 38 zati aldatuko dituzte, eta espaloia zabalduko dute, eta zoladura berrituko dute.
Espaloia zabaldu ahal izateko, baina, espaloi osoa hartuko dute langileek, eta oinezkoak eta txirrindulariak galtzadatik joan beharko dira, zati horretan; etorkizuneko bidegorriaren gainetik, hain zuzen ere. Txirrindulariek bizikleta eskuetan eraman beharko dute zati horretan.