Donostia Gazteriak haurdunaldian eta hazieran laguntzeko talde berriak aurkeztu ditu
Donostia Gazteriak Haurrentzako Atalean, 0-5 urte bitarteko haurrentzako eta familientzako eskaintza garatzen du 0-5 urte: Haurren Ongizatea Oinarri izeneko programaren bidez. 0-5 urte bitarteko haurren eta beren gurasoen beharrei erantzun nahi da programa honekin. Hala, haurdunaldian eta hazieran laguntzeko talde berriak aurkeztu ditu. Erroa, osasun mental perinatala sustatzen duen elkarteak kudeatuko du zerbitzua.
Taldeak urtarrilaren 31etik aurrera jarriko dira martxan eta lau talde mota desberdin izango dira: haurdunen taldeak, 0-12 hilabete bitarteko haurren gurasoen taldeak, 1-2 urte bitarteko haurren gurasoen taldeak eta 3.5 urte bitarteko haurren gurasoenak. Talde bakoitzean talde presentzialak eta ez-presentzialak izango dira.
Saioetan haurdunalditik umeak 6 urte egin arteko garaiaren inguruko saioak egingo dira, gorputz baliabide, eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz. Zalantzak, beldurrak eta bizipenak partekatzeko gunea izango da, izan ere, haurren eta gurasoen ongizatea sustatzea, gurasoak trebatzea eta sustengua eskaintzea du helburu. Urtarrilaren 10ean irekiko da izen ematea.