Gautxoriak 01:00etara mugatu ditu Dbusek
Agintariek berriz ere gaueko aisialdia mugatu dutenez, Dbusek bere gautxori zerbitzua mugatzea erabaki du. Hain zuzen, hilaren 5etik aurrera, gautxorien zerbitzua 01:00etara arte egongo da funtzionamenduan. Neurri horrek hilaren 28ra arte iraungo du, gutxienez.