Synne Jensen aurrelaria fitxatu du Realak
Realak eta Valerenga Fotball Damer taldeak akordioa lortu dute Synne Jensenek talde txuri-urdinean joka dezan 2023-2024 denboraldira arte. Norvegiako aurrelariak 25 urte ditu, eta Valerenga Fotball Damer taldean aritu da jokatzen azken bost denboraldietan. 2015-2016 denboraldian, berriz, Alemaniako Wolfsburgo taldean jokatu zuen, eta 2014an egin zuen debuta Norvegiako Selekzioarekin.
Aurrelariak esan duenez, “pozik” eta “taldearekin lanean hasteko irrikaz” dago. Gaur goizean Gipuzkoako Poliklinikan mediku azterketa egin diote eta Anoeta bisitatu du.