Donostiako Udalaren Txistulari Taldea Santa Maria Basilikara itzuliko da

Gabonetako atsedenaren ondoren, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak ganbera musika emanaldia egingo du Santa Maria Basilikan. Igandean izango da, 12:30ean. Oporraldien etenak kenduta, igandero eskaintzen dute emanaldia.
Ohiko moduan, euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko programa eskainiko dute. Hona hemen, hilaren 9ko errepertorioa: El Roncales, Erraondoko Azken TtunTtuneroa, Goiz Ereski, Amasakoa, Ecos Guipuzcoanos eta Dantza.