Errege Magoak Donostiara heldu dira

Aieteko Jauregian azaldu dira gaur goizean Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta herritar ugari hurbildu dira bertara ongi etorria ematera. Txarangaren musikaz lagunduta, auto klasiko batera igo eta hiriko auzoak bisitatzera abiatu dira. Haien atzetik opariz beteriko autobus bat izan dute.
Ondoren, 15:30ean ohiko karta bilketa egingo dute, udaletxeko terrazan, eta 18:00ak arte luzatuko da. Errege Magoen desfilea 18:30ean hasiko da, hiriaren erdiguneko kaleak zeharkatuz eta ibilbidea Pio XII.aren plazaraino luzatuz. Plaza horretan biratuko du Prim kaletik Bulebarrera itzultzeko.