'Kale gorrian' single berria aurkeztu du Danajan taldeak

Danajan rock talde donostiarrak single berria aurkeztu du: Kale gorrian. Taldea abian jarri zutenetik hainbat dira estreinatu dituzten abestiak. Besteak beste, irailean, Rainbow taldearen Long Live Rock’n’Roll kantuaren moldaketa aurkeztu zuten, eta urrian, Rafa Cabeza musikariak (UK Bill, Utikan) ‘Itxaropenaren geltokian’ abestia aurkeztu zuen bera bakarrik.