Urteko lehenengo azoka ibiltaria Easo plazan egingo dute

Larunbat honetan, hilaren 8an, egingo du Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak urteko lehenengo azoka ibiltaria, Amarako Easo plazan. Azken bi azokak egun berezietan zirenez —abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean—bertan behera utzi ostean, asteburu honetan abiatuko da berriz azoka ibiltaria.
Horrela, Goiburu pateak, Aparola baserriko produktuak, Hernaniko sagarrak eta udareak, Landarbaso eta Zunoyarreko landareak eta loreak, Aldabazaharreko gaztak eta ogia, Mahala esneki eta txerrikiak, Mañeko gozoak eta opilak eta Amallubi Baserriko barazki ekologikoak egongo dira salgai Easo plazan, 09:00etatik 14:00etara.