Añorgako bizilagunak zeharbidea bulebar bihurtzeko lanen emaitzarekin haserre agertu dira
Añorgako zeharbidea bulebar bihurtzeko lanak amaitutzat eman dituzte. Lanen lehen fasea 2016. urtean abiatu zen. Abuztuan ekin zioten lanen bigarren faseari eta 478.821,22 euroko aurrekontua izan du proiektuak. Añorga Txikitarrak Auzo Elkarteak sare sozialetan adierazi duenez, haien etsipena adierazi diote udalari.
Elkarteak zeharbidean egindako lanetan antzemandako arazo eta gabeziak biltzen dituen txostena osatu du, eta diotenez, “udalak arrazoia eman” die. Esaterako, hasieran aurreikusita zeuden berdegune eta zuhaitzak jarri ez dituztela salatu dute, eta horren ordez aparkalekuak jarri dituztela. Horrez gain, herritarrek kexak bidaltzeko herritarren postontzia erabili dezaketela gogorarazi dute.